MUSIKA

Azkena Rock 13 jaialdiko kontzertuen ordutegiak

Ekainaren 28an eta 29an egingo da Azkena Rock 2013 rock jaialdia Gasteizko Mendizabal gunean. Antolatzaileek dagoeneko iragarri dituzte kontzertuen ordutegiak.
Jaialdian parte hartuko duten taldeen artean, Black Crowes, Smashing Pumpkins eta Rocket From The Crypt daude.

Jaialdian musikarien izenekin deitutako bi eszenatoki izango dira: Kevin Ayers musikari ingeles psikodelikoa eta George Jones country estiloko konpositore estatubatuarra. Biak ala biak aurten hil dira. Lehenengoa eszenatoki nagusia izango da.

Hala, ekainaren 28an, Kevin Ayers agertokian ondoko taldeak joko dute: Quaoar (17:15); Sex Museum (18:30); M Clan (20:00); The Black Crowes (21:50); The Smashing Pumpkins (00:00); eta Horisont (2:10).

Geoger Jones eszenatokian, berriz: The Socks (17:50); The Sword (19:15); Alberta Cross (20:55); eta The Sheepdogs (1:20). Kontzertuak amaitu eta gero, disko jartzaileak izango dira.

Ekainaren 29an, Kevin Ayers oholtzan: Troubled Horse (17:50); JJ Grey & Mofro (19:15); Los Enemigos (21:05); Gov’t Mule (20:20); The Gaslight Anthem (23:45); eta Rocket From The Crypt (1:55).

George Jones eszenatokiari dagokionez: Heaven’s Basement (17:15); Los Zigarros (18:30); Uncle Acid & The Deadbeats (20:15); eta Walking Papers (1:00). 3:00etatik aurrera DJak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button